XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Choei-yun, hitz hauek entzutean, tristetu egin zen, eta bata bestearen ondoan egon ziren, tutik esan gabe.

Houo ez zihoan bere etxera eta Choeiren amak behin baino gehiagotan deitu zion bere alabari arduraturik.

Azkenean mutilak, lur jota, utzi egin zuen etxe hura.

Bere ondasun guztiak saldu eta zoriontasunezko une bat erosi ondoren handik alde egitea otu zitzaion, baina ezin zuen hori jasan, eta pentsatzearen ondorioz bere adorea galdu zuen eta ez zen gehiago Houotaz entzun.

Choeik, bitartean, hilabeteak eman zituen bere gustoko hautagairik aurkitu gabe.

Bere amak, haserre, behartu nahi izan zuen, baina ez zuen ezer lortu.

Egun batean ikasle batek opari bat ekarri, solas egin neskarekin, eta altzatu ondoren bekokian ikutu zuen hau esanez:

- Tamalgarria!

Tamalgarria!

Eta joan egin zen.

Choei-yunek, ateraino lagundu ondoren, bere bekokia ikusi zuen: seinale beltz bat zeukan.

Seinalea garbitu nahian nabarmenago bilakatu zitzaion.

Handik egun batzutara handitu egin zen seinalea eta urtebete beranduago neskaren aurpegi osoa hartzen zuen.

Ezin barregurari eutsi neska hari begiratu ondoren.

Harrez gero ez zen bisitari gehiagorik zaldi gainetan edo kotxetan.

Amak, opari guztiak kendu ondoren, morroiei eskaintzen zien alaba; ahul eta makal, egunetik egunera zimeltzen ari zen hau.

Houo, honen berri izanik, ikustera joan zen eta sukaldean aurkitu zuen, orraztu gabe eta deabru bat bezain itsusi.

Neskak, burua altza, mutila ezagutu eta paretaren kontra ezkutatu zuen aurpegia.

Houo, errukiturik, amarengana joan zen neska erosteko.

Honek onartu egin zuen.